lunes, 13 de marzo de 2017

4.2 jarduera

Ikastaroarekin bukatzeko, taldean egin dugu lan, Haur Hezkuntzako etapan lantzeko praktika onen diseinuaren inguruan. 

Ainhoa Pujanaren bideoan praktika onak lantzeko agerten ziren estrategia lerroak oinarri hartuta, horiek Haur Hezkuntzako etaparako moldatu, garatu ditugu. 


Taulan idatzitakoa kontuan hartuta hurrengoak azpimarratuko nituzke: motibazioa, nahia, inplikazioa, errespetua, elkarlana, inklusioa. Praktika onetan aritzeko bai irakasleen arteko, bai irakasle eta ikasleen arteko eta ikasleen arteko komunikazioa ezinbestekoa dela uste dut, eta hitz horiek guztiek komunikazioa hobetzen laguntzen dute. Komunikazio positiboa, errespetuzkoa, ideiarik baztertzen ez duena (behintzat hasieran), eskolan, ikasgelan eta ikas komunitate osoa osatzen duten agenteen inplikazioa, inklusioa bultzatzen duena, azken finean, ikasleen garapen osoa eta guztizkoa lortzeko helburuarekin.

domingo, 12 de marzo de 2017

4.1 jarduera

Ikastaroari amaiera emateko, praktika onen inguruan hausnartzea egokitu zaigu. Ainhoa Pujanaren bideoa ikusita, praktika onak garatzeko beharrezkoa dira 6 C-ak: KOLABORAZIOA, KOMUNIKAZIOA, EDUKIA, PENTSAMENDU KRITIKOA, SORMENA/BERRIKUNTZA, eta AUTOESTIMUA.


Horien artean, nahiz eta guztiak beharrezkoak izan, autoestimua azpimarratuko nuke. Nire ustez, autoestimua lantzea oso garrantzitsua da, izan ere, autoestimu maila altua/ona/egokia izanda, beste alderdi guztiak errazago landu daitezke. Besteekin lanean, kolaborazioan aritzeko, besteekin komunikatzeko, edukiak sorteko, pentsamendu kritikoa garatzeko, ideai berriak adierateko etab. beldur barik, konfiantzaz, autoestimu maila egokia izatea oso garrantzitsua dela deritzot.

Bideoan agertzen denarekin jarraituz, Ainhoa Pujanak dio, praktika onak garatzeko, 6 C horiek lantzeko, 5 estrategia metodologiko aipatzen ditu:



Gorago esan dudan moduan, guztiz ados nago Ainhoa Pujanak proposatzen dituen puntu guztiekin, baina, ikastaroko beste partaide batzuek haien gogoetak egiterakoan aipatu duten moduan, motibazioa gehituko nuke. Autoestimuarekin batera, motibazioa oso beharrezkoa da lanari ekiteko eta horrekin jarraitzeko. Ikasleei, haien iritziak eta ideiak kontuan hartzen ditugula eta haiekiko errespetuzko jarrerak mantentzen ditugula erakusten badiegu, giro askoz politagoa sortuko da gelan, dinamika positiboagoa sortuko dela uste dut.

Oso interesgarria iruditu zait ikastaroa, aurretik egin nuenekoan ikasitakoa gehiago lantzen lagundu dit. Horrekin batera, eDIGCOMP-aren inguruko kontzeptuak gehiago finkatzeko eta beste partaideek proposatutako ideietatik ikasteko aukera izan dut.

lunes, 6 de marzo de 2017

3.1 jarduera: Arazo egoera batean oinarritutako unitate didaktikoa

Hau da 5 urteko gelan konpetentzia digitala lantzeko prestatu nuen unitate didaktiko bat, arazo egoera batean oinarrituta.

Unitate honetan lantzeko eremuak Haur Hezkuntzako curriculumean zehaztuta datozenak dira

Hau da link-a unitatea ikusteko Unitate didaktikoa