miércoles, 15 de febrero de 2017

1.1 jarduera: Markoei buruzko hausnarketa

@Weblearneren bideoa ikusi ostean, esango nuke berarekin ados nagoela hezkuntzaren irekitasunaren inguruan.
Azpimarratuko nituzke norbanakoaren jarrerari ematen dion garrantzia eta irakaslegoaren prestakuntzaren inguruan komentatzen duena.
Alde batetik, uste dut gero eta eduki ireki eta aske gehiago dagoela interneten irakasleek erabili ahal izateko. Hala ere, eduki horiek aurkitzeko oraindik asko bilatu behar da, ez dago gobernuen eta erakundeen aldetik erantzun edo baliabideak partekatzeko, elkar erabiltzeko plataforma, mugimendu komun askorik. Jarrera langilea, aktiboa, partehartzailea egon badago irakasleen eta eskola batzuren artean, baina askatasun edo laguntza gutxi ekintzarako.

Beste alde batetik, Carlosek bideoan esaten duen moduan, uste dut irakasleen formakuntza guztiz teknozentrikoa dela eta eredu kontzeptual gutxi daudela hauen prestakuntza hobetzera bideratuta. Oraingoan ere, gobernuen era erakundeen esku egon beharko litzateke formakuntza hori hobetzea eta hobetzeko aukerak sortzea. Ematen du akatsak edo hutsuneak identifikatzen oso azkarrak garela/direla, baina gero, erantzunak edo hobekuntzarako proposamenak ez datozela hain azkar.
Hezkuntza irekiari esker baliabide didaktiko pilo bat aurkitu ditut erabiltzeko, aplikazio eta programa asko ezagutu ditut. Oso baliagarria eta positiboa dela uste dut, eta beraz, irakasleok geure formakuntza hobetze aldera, eta gure ikasleoi edukiak ahalik eta hoberen irakasteko aldera, laguntza gehiago beharko genukeela esango nuke.

@Euskaljakintzaren bideoan ikusi den moduan, hauek dira DIGCOMP europear markoaren atalak eta azpi atalak:


Oso garrantzitsua da gure gaitasun digitalaz ohartzea gure eguneroko praktika ahalik eta hoberen egiteko, ikasleei ahalik eta eredurik hoerenak eskaini ahal izateko. Adibidez, nik badakit segurtasunaren atalean eta arazoen konponketaren atalean pixka bat kili kolo nagoela eta horretan hobetu beharra daukadala, ikasgelan dagoen ordenagailuari zeozer gertatuz gero, konponteko gai izateko, edo behintzat, arazoa identifikatzeko gai izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario