lunes, 13 de marzo de 2017

4.2 jarduera

Ikastaroarekin bukatzeko, taldean egin dugu lan, Haur Hezkuntzako etapan lantzeko praktika onen diseinuaren inguruan. 

Ainhoa Pujanaren bideoan praktika onak lantzeko agerten ziren estrategia lerroak oinarri hartuta, horiek Haur Hezkuntzako etaparako moldatu, garatu ditugu. 


Taulan idatzitakoa kontuan hartuta hurrengoak azpimarratuko nituzke: motibazioa, nahia, inplikazioa, errespetua, elkarlana, inklusioa. Praktika onetan aritzeko bai irakasleen arteko, bai irakasle eta ikasleen arteko eta ikasleen arteko komunikazioa ezinbestekoa dela uste dut, eta hitz horiek guztiek komunikazioa hobetzen laguntzen dute. Komunikazio positiboa, errespetuzkoa, ideiarik baztertzen ez duena (behintzat hasieran), eskolan, ikasgelan eta ikas komunitate osoa osatzen duten agenteen inplikazioa, inklusioa bultzatzen duena, azken finean, ikasleen garapen osoa eta guztizkoa lortzeko helburuarekin.

domingo, 12 de marzo de 2017

4.1 jarduera

Ikastaroari amaiera emateko, praktika onen inguruan hausnartzea egokitu zaigu. Ainhoa Pujanaren bideoa ikusita, praktika onak garatzeko beharrezkoa dira 6 C-ak: KOLABORAZIOA, KOMUNIKAZIOA, EDUKIA, PENTSAMENDU KRITIKOA, SORMENA/BERRIKUNTZA, eta AUTOESTIMUA.


Horien artean, nahiz eta guztiak beharrezkoak izan, autoestimua azpimarratuko nuke. Nire ustez, autoestimua lantzea oso garrantzitsua da, izan ere, autoestimu maila altua/ona/egokia izanda, beste alderdi guztiak errazago landu daitezke. Besteekin lanean, kolaborazioan aritzeko, besteekin komunikatzeko, edukiak sorteko, pentsamendu kritikoa garatzeko, ideai berriak adierateko etab. beldur barik, konfiantzaz, autoestimu maila egokia izatea oso garrantzitsua dela deritzot.

Bideoan agertzen denarekin jarraituz, Ainhoa Pujanak dio, praktika onak garatzeko, 6 C horiek lantzeko, 5 estrategia metodologiko aipatzen ditu:



Gorago esan dudan moduan, guztiz ados nago Ainhoa Pujanak proposatzen dituen puntu guztiekin, baina, ikastaroko beste partaide batzuek haien gogoetak egiterakoan aipatu duten moduan, motibazioa gehituko nuke. Autoestimuarekin batera, motibazioa oso beharrezkoa da lanari ekiteko eta horrekin jarraitzeko. Ikasleei, haien iritziak eta ideiak kontuan hartzen ditugula eta haiekiko errespetuzko jarrerak mantentzen ditugula erakusten badiegu, giro askoz politagoa sortuko da gelan, dinamika positiboagoa sortuko dela uste dut.

Oso interesgarria iruditu zait ikastaroa, aurretik egin nuenekoan ikasitakoa gehiago lantzen lagundu dit. Horrekin batera, eDIGCOMP-aren inguruko kontzeptuak gehiago finkatzeko eta beste partaideek proposatutako ideietatik ikasteko aukera izan dut.

lunes, 6 de marzo de 2017

3.1 jarduera: Arazo egoera batean oinarritutako unitate didaktikoa

Hau da 5 urteko gelan konpetentzia digitala lantzeko prestatu nuen unitate didaktiko bat, arazo egoera batean oinarrituta.

Unitate honetan lantzeko eremuak Haur Hezkuntzako curriculumean zehaztuta datozenak dira

Hau da link-a unitatea ikusteko Unitate didaktikoa

lunes, 20 de febrero de 2017

2.2 jarduera: Zure NIA aberasteko proposamenak

Bideoetan Amaiak PLEa indartzeko lau gidalerro proposatzen ditu:

1. Harpidetu blogetara.
2. Erabili markatzaile sozialak.
3. Erabili Twitter
4. Sortu blog bat.

Proposatutako lau gidalerro horietatik, bi bakarrik jarraitzen ditut, edo erabiltzen ditut (orain arte). Alde batetik, aurreko DIGCOMParen inguruko ikastaroan parte hartu nuenean blog bat sortu behar izan nuen, baina egia da ez dudala askorik erabiltzen, egin beharrekoak egiteko bakarrik. Beste alde batetik, twitter erabiltzen dut, baina informazioa eskuratzeko bakarrik, ez dut normalean inorekin inolako interakziorik izaten.

Horrela, nire PLEa aberasteko eta ikasteko aukerak handitzeko hauek dira bururatzen zaizkidan gidalerroak:

1. Nire gaitasun digitala handitzen saiatzea. Batez ere arazoen konponketaren arloan eta segurtasunarenean.
2. Etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa mantentzen saiatzea.
3. Blogetara harpidetzea, informazioa azkarrago eta errazago jasotzeko.
4. Markatzaile sozialak erabiltzen hastea, informazioa jasotzeko eta besteekin partekatzeko. 
5. Programa eta baliabide berriak erabiltzen ikastea.
6. Honelako ikastaroetan parte hartzea, gauza berriak ikasteko, tresna berriak, baliabide berriak erabiltzen ikasteko...
7. Twitter erabiltzen hasi, eta ez bakarrik ikusle modura aritu.
8. Bloga ikastaroa bukatzen denean ere erabili, edo blog berri bat sortu.

2.1 jarduera: Ezagutu zure NIA

GoConqr erabili dut nire NIA edo PLEa irudikatzeko:




NIA/PLE hau egiteko, abenduan parte hartu nuen ikastaroan egindako NIA/PLEa errepasatu dut. Hasiera batean, hura erabiltzea pentsatu dut, baina, bideoak ikusi ondoren eta egindakoa errepasatu ondoren, konturatu naiz elementu digitalak bakarrik hartu nituela kontuan lehenengoko PLE hori egiterakoan. Guztiz ahaztu nituela bestelako baliabide edo informazio iturriak, hala nola, egunkariak, telebista, nire familia eta lagunekin izandako interakzioetan ikasitako edo lortutako informazioa... Horrela bada, nahiz eta abendutik hona ez den debora askorik igaro, aldaketak egin behar izan ditut nire NIA/PLEan, aipatutako elementu berri horiek, edo aurrekoa osatzerakoan kontuan hartu ez nituenak PLE berri honetan sartuz.

Esandakoarekin batera, informazio iturri asko erabiltzen ditudala konturatu nahiz, bai eta sare pertsonal asko ere, baina, edukiak sortzeko baliabide, herraminta, aplikazio gutxi erabiltzen ditudala. 

miércoles, 15 de febrero de 2017

1.2 jarduera: IKANOS testa & gogoeta

- ZER pentsatu/sentitu duzu galderak erantzuterakoan? ITEM bat edo beste kostata erantzun dituzu?
Galderak erantzuterakoan pentsatu dut galderak oso argi planteatuta daudela, ez direla oso luzeak eta erantzuteko errazak direla. 
- Inkestaren arlo ezberdinak DIGCOMPen alde guztiak ukitzen dituztela uste duzu? Modu orekatuan? Galderaren bat kenduko zenuke? Galdera berriren bat sartuko zenuke? Gogoeta egin testaren baliagarritasunaz
DIGCOMParen 5 atal nagusiak aipatzen dira, eta bakoitzean azpiatalen inguruko galderak daude. Test laurra iruditzen zait, sakontasun maila ertainekoa, baina hala ere, esango nuke ondo dagoela, hasierako edo abiapuntu modura, norberaren maila ezagutzeko ondo dagoela.
- Emaitza ikustakoan zer sentitu/pentsatu duzu?  ADOS zaude ikusi duzun emaitzarekin? 
Emaitzak ikusi ditudanean guztiz ados egon naiz, izan ere, aldez aurretik ezagutzen nituen nire "ahultasunak". Gainera, eta ez da testa egiten dudan lehenengo aldia, beraz, ez dut ezer berririk aurkitu. Egia da, testa egin nuen lehengo alditik, dominatzen ez ditudan ataletan trebatzen, hobetzen saiatu naizela.


1.1 jarduera: Markoei buruzko hausnarketa

@Weblearneren bideoa ikusi ostean, esango nuke berarekin ados nagoela hezkuntzaren irekitasunaren inguruan.
Azpimarratuko nituzke norbanakoaren jarrerari ematen dion garrantzia eta irakaslegoaren prestakuntzaren inguruan komentatzen duena.
Alde batetik, uste dut gero eta eduki ireki eta aske gehiago dagoela interneten irakasleek erabili ahal izateko. Hala ere, eduki horiek aurkitzeko oraindik asko bilatu behar da, ez dago gobernuen eta erakundeen aldetik erantzun edo baliabideak partekatzeko, elkar erabiltzeko plataforma, mugimendu komun askorik. Jarrera langilea, aktiboa, partehartzailea egon badago irakasleen eta eskola batzuren artean, baina askatasun edo laguntza gutxi ekintzarako.

Beste alde batetik, Carlosek bideoan esaten duen moduan, uste dut irakasleen formakuntza guztiz teknozentrikoa dela eta eredu kontzeptual gutxi daudela hauen prestakuntza hobetzera bideratuta. Oraingoan ere, gobernuen era erakundeen esku egon beharko litzateke formakuntza hori hobetzea eta hobetzeko aukerak sortzea. Ematen du akatsak edo hutsuneak identifikatzen oso azkarrak garela/direla, baina gero, erantzunak edo hobekuntzarako proposamenak ez datozela hain azkar.
Hezkuntza irekiari esker baliabide didaktiko pilo bat aurkitu ditut erabiltzeko, aplikazio eta programa asko ezagutu ditut. Oso baliagarria eta positiboa dela uste dut, eta beraz, irakasleok geure formakuntza hobetze aldera, eta gure ikasleoi edukiak ahalik eta hoberen irakasteko aldera, laguntza gehiago beharko genukeela esango nuke.

@Euskaljakintzaren bideoan ikusi den moduan, hauek dira DIGCOMP europear markoaren atalak eta azpi atalak:


Oso garrantzitsua da gure gaitasun digitalaz ohartzea gure eguneroko praktika ahalik eta hoberen egiteko, ikasleei ahalik eta eredurik hoerenak eskaini ahal izateko. Adibidez, nik badakit segurtasunaren atalean eta arazoen konponketaren atalean pixka bat kili kolo nagoela eta horretan hobetu beharra daukadala, ikasgelan dagoen ordenagailuari zeozer gertatuz gero, konponteko gai izateko, edo behintzat, arazoa identifikatzeko gai izateko.

viernes, 10 de febrero de 2017

AURKEZPENA

Kaixo giztioi, 

nire izena Amaia Ruiz da eta Haur Hezkuntzako irakaslea naiz. Abenduko eDIGCOMP ikastaroan parte hartu nuen eta hura amaitu zenetik ez dudanez sortu nuen blogga berriro erabili, izena aldatzea eta ikastaro honetan erabiltzea erabaki dut. Orduan egin nuen bezala, zuen bloggen estekak gehituko ditut nirera, egiten dituzuen ekarpenak azkarrago ikusi ahal izateko!

Twitter, Flickr eta Facebook-en kontuak ditut, baina ez ditut asko erabiltzen. 

Abenduko ikastaroari esker, baliabide digital piloa ezagutu nituen, eta baita Konpetentzia Digitalaren europear markoaren nondik norakoak, beste gauza askoren artean. Oraingoan, horren inguruan pixka bat gehiago hausnartzea eta sakontzea espero dut.